Larunbatean txirrindularitza zaleak itxaroten dauden klasiko handiena hasi zen Rotterdamen, Frantziako Tourra, hilaren 25ean amaituko delarik Parisen.. Eta nola ez, Kiroljokoak jarraipen berezia egingo du, apustu modalitate desberdinak eskainiz, adibidez, etapa bakoitzeko irabazlea, lehen hiruen artean sailkatuak edo etapa bakotizeko faboritoen artean buruz-buruko desberdinak.
Gainera, etapa bakoitzean Euskaltel-Euskadiren alde apostu egin nahi duten zaleek ere kuota eta modalitate interesgarriak aurkituko dituzte, besteak beste, Euskaltel bat lehen 5 edo 10en artean sailkatuko den ala ez asmatzea.
Kiroljokoak, euren faboritoaren alde apostu egin nahi duten zaleentzat Klasiko handi honen garailearen inguruko apustuak ere eskaintzen ditu.
No hay comentarios »
Euskaltel taldeak Australian izango du bere estreinaldia, urtero bezala Tour Down Under Lasterketan parte hartuta. Aurten bost txirrindulari berri izango ditugu taldean 23rte azpiko Munduko Txapelduna den Romain Sicard, Jonathan Castroviejo, Daniel Sesma, Gorka Izagirre eta Miguel Mínguez.
Datorren astelehenean izango ditugu Australian, hasi berriek mailot laranjarekin lasterketa profesionalean estreinatzeko aukera izango dute, taldekide eta laguntzaile Iban Velasko eta Mikel Nieve izango dituztelarik.
No hay comentarios »
Igande honetan ospatuko da Euskal Herriko ziklo kross txapelketa Iraetan (Zestoa), modalitate honetako txirrindulari onentxuenak bertan izango direlarik. Bost mailako probak ospatuko dira: master, kadete, junior, sub 23 eta elite, guztira 300 inguru txirrindulari arituko dirlarik Euskadiko txapelaren bila. Lehenengo proba goizeko 10.00etan hasiko da, eta azkena, berriz, arratsaldeko 15.00etan.
J. Ruiz de Larrinaga, aurreko urteko irabazlea da txapela irabazteko hautagai nagusia, baina arerio gogorrak izango ditu aurrean, besteak beste David Seco. Busturiarra hamaika aldiz izan da Euskal Herriko txapeldun, 1997tik hamaika txapel jarraian irabazi dituelarik. Lehia gogorra ikusi ahal izango da, beraz, Iraetan.
|
TXIRRINDULARIA
|
KUOTA
|
TXIRRINDULARIA
|
KUOTA
|
|
J. Ruiz de Larrinaga
|
1.75
|
Egoitz Murgoitio
|
1.85
|
|
Unai Yus
|
3.75
|
David Seco
|
5.20
|
|
Joseba Leon
|
25.00
|
Erlantz Uriarte
|
40.00
|
No hay comentarios »
Igandean izango da Igorreko XXXIII. ziklokrosa, zeinak aurten aldaketa batzuek izango dituelarik; alde batetik, Europako ordutegira egokitu edo moldatu behar izan dute, WRT belgikarraren presioaren ondorioz. Honela, froga arratsaldeko 15.15etan hasiko da. Bestetik, ibilbidea 2.900raino luzatu dute, 1.050 metro asfaltoan, 850 bidean eta 1.100 Laurki eta Orobiko zelaietan zehar egin beharko dituztelarik.
Igorrekoa ziklokroseko Munduko UCI Kopako bosgarren froga puntuagarria da. Partehartzaile guztien artetik, selekzio belgikarra nabarmentzen da, munduko sailkapeneko lehenengo sei sailkatutetaik lau dituelarik; Niels Albert (1), 2008ko lasterketako irabazlea Sven Nys (3), Klaas Vantornout (5) eta Kevin Pauwles (6). Honekin batera beste 10 selekzio arituko dira, besteak beste, Frantzia Arnaud Labbe-rekin, zeinak badakien zer den alor edo eremu honetan irabaztea; Txekiar Errepublika Zdenek Stybarrekin, UCIko sailkapenean bigarrena; Italia Enrico Franzoi eta EE.BB Jonathan Page-rekin. Hauei Suitza, Hlanda, Eslovaquia, Polonia, Danimarka eta Espainia gehitu behar zizkie. Azken honek Espainiako txapelduna den Ruiz de Larrinaga, David Seco edo Isaac Suarez bezalako txirrindulariak izango ditu.
Ikuskizuna ziurtatuta dago, beraz, igandean Igorren.

No hay comentarios »

Kiroljokoak txirrindularitzaren aldeko apustua egiten duela berriro erakutsi du, kirol honetaz gehien dakiten zaletuak sarituz. Txirrindularitza kinielak egiten dituen Tropela.net web orriaren sari banaketa ospatu zen joan zen ostiralean Zarautzen, eta bertan egon zen Giro, Tour eta Vueltan babesle izandako Kiroljokoa.
Banatutako sarien artean, bereziki nabarmendu ziren Kiroljokoak Tourreko eta Vueltako bigarren sailkatuei emandako Orbea bizikletak. Baina Kiroljokoak sariak eman ez ezik, jaso ere egin zituen, izan ere, Urtzi Larrañaga apustu kudeatzaileak txirrindularitzaz asko dakiela erakutsi eta saritutakoen taldean lekua lortu zuen.
Kiroljokoa denboraldiko txirrindularitza froga handi guztietan egon da eta asko eta asko izan dira etapa onenak emozio handiz bizi izan dutenak, apustuak eginez, eta nola ez, sariak irabaziz.
Orain Kiroljokoak bizikletak gordetzen ditu… hurrengo denboraldira arte!
Klikatu hemen argazki gehiago ikusteko
No hay comentarios »