Kiroljokoak orain arteko saririk handiena eman du, 16.699,66 euroko saria! Azkoitiko Zurt tabernan izan da, 9 futbol partiduetako 1X2 pilatua izan delarik irabazleari 2 euroko apustu batengatik sari handi hau eman diona. Eta nola ez, tabernaren jabeak oso pozik agertu dira albistea jakin dutenean.
Irabazleak Eibarko Kiroljokoa Apustu-etxean kobratu du bere saria eta bertako arduradunak diotenez, “oso pozik dago 2 euroko apustu batengatik 16.699,66 euroko saria eraman duelako”.
Zorionak irabazleari eta baita astero Kiroljokoan euren saria eramaten duten guztiei ere!
No hay comentarios »
Badator arrauneko hitzordurik garrantzitsuena, Kontxako Bandera, eta aurreko urteetan bezala, Kiroljokoa aurten ere ekitaldiaren laguntzaile da.
Igandean denboraldiko bandera garrantzitsuenaren lehen jardunaldia ikustera gerturatzen diren guztizentzat, Kiroljokoak aurten ere 2 apustu-gune kokatuko ditu Portaletas eta Goikoa Jauregian, non bai estropada hasi baino lehen baita zuzenean ere apostu egiteko aukera izango den.
Kiroljokoako makinetara gerturatuko diren arraunzale guztiek apostu-modalitate desberdinak aurkituko dituzte, bai gizonezkoen baita emakumezkoen estropadan ere, besteak beste tanda bakoitzeko irabazlea, estropadako irabazlea edo hain zirraragarri eta interesgarriak diren trainera desberdinen aurrez aurrekoak.
Egin apostu zure trainera faboritoaren alde Kiroljokoan!
No hay comentarios »
Tenisak ez du atsedenik hartzen udan, Kiroljokoak denboraldi guztiaren jarraipen berezia egiten jarraitzen duelarik. Honela, uda guztian zehar ATP eta WTAko txapelketa garrantzitsuenak Kiroljokoan jarrai ditzakezu, besteak beste, abuztuaren 30ean hasiko den US Open edo irailean jokatuko diren Davis Kopako final-erdiak.
Kiroljokoak partidu bakoitzeko kuota interesgarriak eskaintzen ditu, teniseko zaleei euren faboritoaren aldeko apostua egiteko aukera emanez. Gainera, partidu interesgarrienetan zuzeneko apustuak egin ahal izango dira.
Zuzeneko tenis onena Kiroljokoan!
No hay comentarios »
Udarekin batera, iritsi dira Euskal Herriko hainbat herri eta hirietako festak eta Kiroljokoak ere parte hartuko du txoko desberdinetako jaietan, honela zaletu guztiei apustu egiteko aukera emanez.
San Ferminetako entzierroekin hasi eta Gasteizko Santiago eta Andramari Zuriaren jaiak, ondoren Donostiako Aste Nagusia eta honela Euskal Herriko jai garrantzitsuenen inguruan apustu bereziak eskainiko ditu Kiroljokoak, besteak beste, Gasteizko asto karrerak eta Donostiako su artifizialak.
Jarraitu jai guztiak Kiroljokoa makinetan!!!!
No hay comentarios »
Udarekin batera, iritsi da arraunaren denboraldia. Honela, kirol honetako liga gorena, TKE, larunbatean hasi zen Bilboko Banderarekin eta igandean eman zitzaion jarraipena Donostian XIII. Movistar Banderarekin. Kiroljokoak, nola ez, denboraldi osoaren jarraipen berezia egingo du, apustu modalitate desberdinak eskainiz, besteak beste, tanda bakoitzeko irabazlea, lehen bien artean sailkatua edo estropada bakoitzeko buruz-buruko interesgarrienak, estropada bakoitzeko irabazleaz gain.
Gainera, Kiroljokoak irailaren 19an XXXVI. Corte Inglés banderarekin amaituko den San Miguel ligako irabazlearen inguruko kuotak ere eskaintzen ditu dagoeneko.
Kiroljokoak arraunaren aldeko apustua egiten du, izan ere apustu-katalogo zabala eskaintzeaz gain, Zumaiako emakumezkoen trainerearen eta Soteraren (Santurtzi) babesle ere bada.
No hay comentarios »